Etxetoa xaharretxeko zuzendari berriaren kargu hartzea

Aste batzuetako transizio epe baten ondotik, Beñat DAGUERRE Jaunak bere zuzendari kargua hartu du 2021/01/01ean. 

Azkainen sortua, unibertsitate ibilbide bat jarraitu du kudeaketan eta hezitzaile espezializatu diploma bat hardietsi du. 

Aldi berean, bere kirol gaitasuneri esker errugbi jokolari profesional izan da Miarritzeko BO taldean (11 urte) eta Baionako AB taldean (urte 1).

Ondotik bere ibilbide profesionala zuzendu da gizarteratzearekin lotu jarduera sektoretarat eta gero  xaharretxe baten arduradun kargura, zuzendaritzan, kudeaketan eta gaitasun mediko sozialetan bere esperientzia azkartuz.   

Etxetoa etxean integratzeko aldia COVIDen osasun krisiari lotu testuinguru berezi batean egin da. Baina abian jarri protokoloa eraginkorra agertu da orai arte, egoiliar, langile eta kanpoko parte hartzaile guziek zorrozki errespetatzen baitute. Lehentasuna duten kategorietan izanez txertatze kanpaina egina izan da azken otsaila hilabetean.

Etxetoa elkartearen proiektua eta baloreak osoki onartzen dituen Daguerre Jaunaren helburua da egoiliarren harrera eta artatzea segitzea kalitate berarekin tokian diren profesional taldeen laguntzarekin . « Beti hobetzen ahal da bainan lehenik orain arte bezain ongi egin nahi dut ! » erraiten dauku umiltasun osoan.

Beraz aurreko zuzendaritzaren hasierako proiektuaren jarraipenean ari nahi du, etorkizunari begira etxearen berritzeko eta handitzeko proiektuarekin.

Bere karguan arrakasta handia lortzea desiratzen diogu !