Europak klima eta paisaia andana zabala eskaintzen du, fauna eta flora anitzarekin eta espezie askoz aberatsa. Horietako batzuk gaur egun gizakiaren jarduerek hein batean mehatxatzen dituztelarik.
Aniztasun biologokioa zaintzea eta lurraldeen balioa emendatzea helburu bikoitzarekin, Europa Natura 2000 izeneko gune ekologikoen sare handinahi bat sortzen hasi zen 1992 urtean.
Gaur egun 25000 gune biltzen dituen Natura 2000 sareak aktiboki parte hartzen du bizileku naturalen eta espezien babesean Europako batasun osoan. guneetan dauden gizarte, ekonomia, kultura eta eskualdeko jarduerak kondutan hartuz.
Frantziak zeregin garrantzitsua betetzen du Europako sare horren eraikitzean. 1700 gune baino gehiagorekin, Natura 2000 sare nazionalak Frantziako lurraldearen %12.4a (550.000 km2) hartzen du eta Europako herriak elkartzen laguntzen ditu, beren ondare ekologiko komuna zainduz.