Interneteko erabiltzaile maiteak,
Ongi etorri ZURAIDEko herriaren webgune berri huntara.
Plazer haundi batekin gonbidatzen zaitut hunen ezagutzera.
Gune hunen sortzea zen hartuak eta bururat ereman nahi gintuen engaiamenduetan. Orain errealitate bihurtu da.
Bihotz bihotzetik eskertzen ditut hunen gauzatzen parte hartu duten guziak.
Komunikazioak leku nagusi bat duen garaian, gure herriak tresna berri hau ukan nahi izan du biztanleriaren erregularki eta behar orduetan informatzeko.
Hortakotz, gune hunek nahi du erabil errexa izan. Klik batekin, aurkituko dituzue hemen herria, udal bizitza, bizitza praktikoa, elkarte bizitza, zerbitzuak, administrazio prozedurak, bainan ere Euskal Hirigune Elkargoa hunkitzen dituzten informazio guziak.
Eguneratzeak eginen dira erregularki, eta denborarekin hobetzen jarraituko dugu.
Gune hunen ezagutzera uzten zaituztet orain eta bisita atsegina desiratzen dautzuet.
Bidaia on zueri guzieri !

Auzapez Jauna