Gure herriko eragile ekonomiko nagusia, nekazaritza da ere gure bizimodua eratzen du ere. Horregatik ezin da sakrifikatu hirigintza ugariaren izenean.

Zuraideko nekazaritza hazkuntza (ardiak, behiak, zaldiak), Ezpeletako biperraren ekoiztea eta baserriko produktuen salmenta zuzena da gehienik.

Gure udalerriak, beraz, etxebizitza politika publiko bat abiarazi beharko du, gure populazioa kokatzea helburu duena eta batez ere nekazaritza lurren higadura ahal bezainbat mugatuko duena.

Nahiz eta menperatua ez den nola nahiko etxebizitzen eraikitzeak gure laborari etxaldeak baldintza zailetan lan egitera behartzen dituen, egiten duten kalitatezko lana ez dugu goresten eta onartzen ahal baizik eta horrela segitzerat sustatzen ditugu.

Tradizioz, Zuraideko etxaldeak esne ardiak eta haragi behiak hazten  dituzte. Hazkuntza horietako bat edo bestea egin dezakete, baina elkar osatuz ere egin ditzakete biak.

Aberezain batzuek ekoizpen gordina landu eta kontsumitzaileeri zuzenean, gasnak, axuriak eta aratxeak kutxatxoetan saltzeko hautua egiten dute.
Orain dela zenbait urte, esne behiak ere etxalde gehienetan ziren. Egun, ainitzez guttiago dira, esnearen ekoizpenari lotu ekonomia arras zaildu baita.

Ezpeletako biperraren sindikatuak biltzen ditu tokiko ekoizle, prozesatzaile eta ontziratzaile guztiak. 1993an ekoizle sutsu batzuek sortua, sindikatua indartua izan da Ezpeletako biperraren defentsa eta kudeaketa arauzko misioetan:

  • 2000 urtean, Ezpeletako biperra sor marka Frantzia mailan ezagutua izan delarik (AOC),
  • 2002 urtean Ezpeletako biperra sor marka Europa mailan ezagutua izan delarik (AOP),
  • 2007an, INAO erakundeak ezagutu duelarik Ezpeletako biperraren sormarkaren defentsarako eta kudeaketarako erakunde bakar bezala.

10 herri ekoizpen eremuko barne dira : Zuraide, Larresoro, Ainhoa, Uztaritze, Itsasu, Haltsu, Jatsu, Kanbo, Ezpeleta, Senpere.

Ezpeletako biperraren sor markan, 3 produktu badira : errautsa, soka, biper freskoa. Azpiproduktu batzuk ere badaude : purea, gelatina…