Berritasun batzu helduden eskola sartzearentzat !

Kanbiamendu batzu ezarri nahi izan ditugu eskola publikoaren , jantegiaren eta haurtzaindegiaren funtzionamendua argitzeko.

Huna gure helburuak :

  • indarrean diren araubideen errespetatzea
  • Herriko Etxea, Buraso eta eskolen arteko komunikazioak argitzea
  • izen emate eta fakturatze kudeaketak erraztea
  • Arauak eta aginduak formalizatu denek beretzeko gisan

Laburki erranez...

  • Izen emateak Herriko Etxeko idazkaritzan zuzenki eginen dira : dozierak Abuztuaren 16a aitzin itzuliak izan beharko dira
  • Jantegiko izen emateak urteko edo aldian aldiko egin beharko dira ; pagatzea bankuan automatikoki hartua izanen da lehenbeziko kasuan

Argibide guziak aurkituko dituzue webgune huntan « Bizi soziala » erlaitzean