Etxeko eta birziklagarriak diren hondakinen biltzea

Souraïdeko hondakin-biltegia Lanengatik itxita 2025/12/01etik 12/19ra

Tokiko hondakindegien irekitze tenoreak :

Hori gogoratzen dugu

gure bizi ingurunea hondatzen laguntzen duten hondakinak lurrean biltzea gure bilketa araudiaren urraketa da, baina legearen urratzea ere bada.

Hondakinen bereizketa :

Etxebizitza bakotxean dauden edukiontziez gain, herrian aurkitzen dira ere Kostagaraiako aparkalekuan, berinakiak biltzeko bat eta arropa/oinetakoentzat beste bat. 

Tree6clope, Miarritzeko elkartearekin elkarlanean, “zigarreta kutxak” plantan ezarri ditugu, gure ingurunean zigarreta muturrek eragindako kutsaduraren mugatzeko.

Ipar Euskal Herriko Alkimistekin izandako lankidetzaren lehen balantze itxaropentsua!

Lankidetza urtebetez garatu ondoren, ondorioa argia da: gure egituraren eta Ipar Euskal Herriko Alkimistak elkartearen arteko lankidetzak emaitza baikorrak erakusten ditu. Datuak berak egitasmo honen arrakasta berresten dute, eta Grezolles jauna eta gure agenteekin batera egindako lanaren egokitasuna baieztatzen dute.

Emaitza hau ez zen posible izango agenteen mobilizaziorik gabe, proiektu honetan erabat inplikatu baitira. Haien konpromisoa azpimarratu eta eskertu beharrekoa da.

Egunero har ditzagun eko-jestu xinpleak !

Etxen egiten den bereizketari esker hondakinak motaka sailkatzen dira gero balioa emanen dieten bide berrietara zuzentzeko.

Biztanle bakotxak bere paper eta  paketatze ontziak sailkatuz urtean 130 kg material berziklatzea bermatuko luke. 

Eguneroko hondakinak murriztea :