Emazteen kontrako bortizkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren karietara, datorren azaroaren 25ean, Euskal Elkargoak sustengatzen duen sentsibilizatze hilabete bat antolatua da Ipar Euskal Herrian. Zine-eztabaida, mintzaldia, familiendako ikuskizunak eta antzerkiak, standek eta animazioek lurraldea animatuko dute Baionatik Atharratzerat, Angelu, Uztaritze eta Hendaiatik pasatuz.
Xehetasunak ikus
Urririk izanen diren hitzordu horiekin denbora berean (ardura izena emanez edo erreserbatuz), Profesionalendako ekintzak izanen dira ere, baliabide-gunea hobeki ezagutarazteko.
Mobilizatze horretan parteko hartzeko: cls@communaute-paysbasque.fr