Herriko etxearekin lankidetzan egiten den operazio hunek
Frantziako lurraldean bizi diren pertsona guzien zenbatzea
ahalbidetzen du, jatorria eta nazionalitatea edozein izanik ere.
Jende kontaketak biztanleriaren (adina, kualifikazioa…) eta
etxebizitzari buruzko informazio estatistikoa ere eskaintzen du.
Lurralde bakoitzaren iraganeko aldaketa demografikoak
ulertzeko eta etorkizunera begira gure burua proiektatzeko
aukera emaiten dauku.
Laster Herriko Etxeko gutun-azal bat sartuko da zure
postontzian informazio gutuna eta erabilera bakarreko
kode pertsonalak dituen ohar bat barne, interneten bidez
erantzuteko ahala emanez.
Gutun-azal hauek txartel trikolore bat ukanen duten 3
zenbatzailek banatuko dituzte : Iturbide Catherine , Ripaud
Françoise , Gogny Christiane Andereak.
Derrigorrezkoa da galdeketari erantzutea, herritarren beharren
hobekiago identifikatzea ahalbidetzen baitu , ekipamendu
aldetik adibidez. Zure zentzu zibikoaren gainean kontatzen
dugu inkesta hau arrakastatsua izan dadin !

Biztanle kontaketa segurua da : datu pertsonalak
babestuak daude.
Internet sarea erabiltzea da galdeketari erantzuteko
modurik errexena. Zure zenbatzaileak prozedura
azalduko dautzu eta le-recensement-et-moi.fr
webgunera konektatzeko zure kode pertsonalak dituen
oharra emanen dautzu.
Ez baduzu interneten bidez erantzuten ahal , paperezko
dokumentuak erabil ditzazkezu. Kontaketaz arduratzen den
Herriko Etxeko langileak zure bizitegi-orria emanen dautzu eta
zure bizitegian diren biztanle bakotxarentzat erantzun orri bat
utziko. Ondotik hitzordu bat finkatu beharko da dokumentuen
itzultzeko.