Titulu horren gibelean, ez dugu parada bat baizik bigarren bizi baten emaiteko oraino arras ibiltzen ahal diren bainan gehiago gustukoak ez ditugun gauzeri.

Herriko Etxeak trukaketa egun bat proposatzen du Urriaren 17an , igandearekin Mendi Alde gelan (trinketaren ondoan)

Printzipioa errexa da:

  1. Ortzilarean, urriaren 15ean, zuen gauzak biltzen ditugu. Gauza horiek behar dira estatu onean izan. Gauza bakotxarentzat tiketa bat emana izanen da.
  2. Igandean, urriaren 17an, tiketa bezainbat gustukoa dituzuen gauza berriz eskuratzen ahalko dituzue.

Deus ez da botako, berriz hartuak ez diren puskak hurbileko karitatezko edo birziklatzeko elkarte bati emanak izanen dira.

Beraz agian ainitz izanen zirezte egun hortara parte hartzeko molde ainitzeko harremanak egiteko !

Gertakari hori Urriaren 11tik eta 17rat antolatua den « Climat en Pays Basque » astean kokatzen da. Proiektu horrek herritarrak gonbidatzen ditu hautabide berri batzueri pentsatzea kontsomitze, mugikortasun, energia, edo hondarkinen kudeaketaren sailetan. Hori denak gure ingurumenaren babestearen helburuarekin.