Hilerriko heltze erraztasun arauen errespetatzeko obrak Maiatzaren 13tik goiti hasi behar lukete Uztailaren bukaeran bururatzeko.
Obra horiek aldizka eginen dira bakotxak bere hilobirat heltzeko ahala ukaiteko gisan .
Alabainan, obren beharrentzat gertatzen ahalko da Hilerriko parte batzu ezin hurbilduak izanen direla zonbeit egun edo asteentzat.
Nola Hilerria gune minbera den, lan gehienak eskuz eginak izanen dira , halaere zonbeit makinaz egin beharko dira eta tresna batzuek sartu beharko dute Hilerrian.
Ahalaz eztaibadak ez sortzeko, uxer batek bideo agiri bat eginen du hilerrien estatua erakutsiko duena obrak hasi aitzin.
Aitzinetik barkamendu galdetzen dugu obra horiek ekarriko dituzten nahigabe guzientzat eta eskertzen zaituztegu zuen kolaborazio eta gogo onaz.
Auzapeza eta Herriko Kontseilua.