2019ko urriaren 08ko deliberazioaren bidez, herriko etxeak jabego pribatuan Asiako liztorraren habiak (eta Asiakoak bakarrik) suntsitzeaz arduratzea erabaki zuen, EHE-k ez zuelakotz gehiago bere gain hartzen.
Dohainik den zerbitzu huntaz baliatzeko herriko etxea deitu behar da.
Ondotik, hitzordu bat finkatzen da tokian berean herriko etxeko langile batekin, zure harremanetarako datu osoak (izena , helbidea , telefonoa) biltzen dituen txostena egiteko eta habiaren egoera zehazteko.
Gero, herriko etxeak galdera bat egiten dio “Actions Guêpes et Frelons” enpresari (Bourdillat Laurent jauna). Enpresak deitzen zaitu etorri aitzin hitzordua adosteko. Ohantzearen desegitea egiten da aratsean edo goizean, egunean zehar liztorrak ez daudelakotz habietan.
Asiako liztorren habia presiopean hautsak botatuz desegiten da ohantzea kendu gabe.
Gorago aipatu prozeduraren arabera herriko etxeak berak eskatu lanak bakarrik bere gain hartuko ditu.