Prefetaren kabinetearen prentsa oharraren pasarte batzuk helarazten dizkizuegu:

UR EDANGARRIAREN ZAINTZA ETA ALARMA EGOERA PIRINIO ATLANTIKOAK DEPARTAMENTUAN

Ibaietako emariaren jaitsiera eta lurpeko ur-baliabideen mailaren beherakada ikusita, baita datozen egunetarako eguraldi lehor eta beroaren iragarpenak eta ur edangarriaren kudeatzaileen oharrak kontuan hartuta ere:

Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean dauden udalerriak Alarma Egoeran kokatu dira: ur edangarriaren funtsezkoak ez diren erabilerak mugatzeko neurriak indarrean jarriko dira 2025eko abuztuaren 15ean, ostirala, 18:00etan.

Xehetasunak eranskin hauetan:

Informazio horiek guztiak kontsulta daitezke Pirinio Atlantikoetako Estatuaren zerbitzuen webgunean, VigiEau plataformaren bidez: https://vigieau.gouv.fr/