2025eko ikasturte hasieran osasun gune berriak lehen pazienteak hartuko ditu.

Duela bi urte abiatu zen Osasun Poloa sortzeko proiektua gaur egun errealitate bilakatu da. Hilabete askotan zehar eginiko lan kolektiboaren emaitza da Osasun Poloa, eta kezka partekatu bati ematen dio erantzuna: herritarrei kalitatezko osasun zerbitzuak bertan eskaintzea bermatzea. Proiektu ausart hau posible izan da hautetsien, osasun arloko profesionalen eta tokiko enpresen mobilizazio bateratuari esker. Helburu…

Ur kontsumoaren zaintza

Prefetaren kabinetearen prentsa oharraren pasarte batzuk helarazten dizkizuegu: UR EDANGARRIAREN ZAINTZA ETA ALARMA EGOERA PIRINIO ATLANTIKOAK DEPARTAMENTUAN Ibaietako emariaren jaitsiera eta lurpeko ur-baliabideen mailaren beherakada ikusita, baita datozen egunetarako eguraldi lehor eta beroaren iragarpenak eta ur edangarriaren kudeatzaileen oharrak kontuan hartuta ere: Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean dauden udalerriak Alarma Egoeran kokatu dira: ur edangarriaren funtsezkoak…

PAPI Nive, zure iritza interesatzen zaigu!

Ikasle, bizilagun, alokairuko, jabe, partikular, merkataritza, Nive ibaiaren ondoan edo hirigunean bizi bazara, zure iritzia interesgarria da guretzat: zure auzoa inork baino hobeto ezagutzen duzu! Ezohiko kontsulta honek zure iritziak, galderak eta iradokizunak biltzeko aukera emango digu uholde arriskuen gainean, lurraldean egokitutako uholde aurkako estrategia eta neurriak definitzeko. Kontsulta honek Nive ibaiaren arroko 54 udalerrietako…

Euskaldundu : euskara ikasteko dirulaguntza

Euskaraz ikasi nahi al duzu modu intentsiboan? CAPBk 18 eta 64 urte bitarteko helduen euskara ikasteko prestakuntzaren finantzaketan parte hartzen du, bere lurraldean bizi direnak, proiektu profesional, elkarteko edo pertsonal baten barruan.  Helburua:  Euskara eguneroko erabilera sustatzea ikasle eta gazteen artean, etorkizuna euskaraz eraikitzeko. Gurasoak, haien seme-alaben elebidun ikasketak laguntzeko. Langileak, lan munduan euskara dinamizatzeko.…

Emazteen bortizkeriak aski !

Emazteen kontrako bortizkeria: sentsibilizazio hilabetea Ipar Euskal Herrian Azaroaren 25aren inguruan, emazteen kontrako bortizkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki du Ipar Euskal Herrian indarrean diren ekimenak laguntzea eta agerian ematea. Emazteen kontrako bortizkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren karietara, datorren azaroaren 25ean, Euskal Elkargoak sustengatzen duen sentsibilizatze hilabete bat antolatua da Ipar Euskal Herrian. Zine-eztabaida,…

Elkalanaren hasiera “Les Alchimistes du Pays Basque”ekin

2024ko ikasturte haste hunetan, jakin arazten dautzuegu “Les Alchimistes du Pays Basque” elkartearekin dugun lankidetza, eskolako jantokian sortu biohondakinen biltzeko. Helburuak hauek dira: Herriko jarduerek gure ingurunean duten eraginaren murrizteko egiten ditugun indarren segitzea : Elikagaien hondakinak konpostatzearen bidez balorizatzea, erretzea eta lurperatzearen kontra borrokatuz. Gure hondakinek egin kilometroen murrizketa : bildu eta Itsasun berean tratatuko ditu…