Zure ekitaldia arrakastatsu nahi baduzu prestakuntza doi bat egin behar duzu. Aski aintzinetik egin beharko duzu zure galdea herriko etxeko idazkaritzarat, posta bidez edo telefonoz, ekitaldiaren xehetasunak azalduz egun zehatza, orduak eta tokia ere eta nahi duzunez aldi baterako edari saltegi bat ideki.