Zer dira ?

Hondakin berdeak gure baratze edo parkeetako landarez (idor edo busti) osatuak dira. :

  • Soropil mozte ondoko belarra
  • Hosto hilak
  • Sasi garbitze eta arbola edo hesi mozte hondarrak.
  • Fruitu eta barazki zurikinak

Zer egin hondakin berde horiekin ?

Ingurumeneko kodeko L 541-1 eta L 541-21-1 artikuluek debekatzen dute :

  • Kanpoan erretzea
  • Baratze erraustegi batean erretzea.Gainera debekatua da baratze erraustegi baten prestatzea edo saltzea.

Haatik baimen bereziak ardiesten ahal dira bizi ziren herrian :

  • Ez balin bada hondakindegirik edo hondakin berdeen bilketarik.
  • Edo sasi garbitze obligazioa balin bada
  • Edo oihan sute arriskuen prebentzio plan bat balin bada

Bainan jakin behar da hondakin berde horiek bakotxak bere etxen baliatzen ahal dituela !

Hala nola aholkatua den lastoztazeko edo konpost bezala erabiltzea biodegradagarri baitira, denborarekin usteltzen dira  eta lurra zaintzen eta hazten dute.

Ez balin badira baliatzen ahal atsulutuki ekarri behar dira hondakindegirat.

Zertako debeku hori ?

Nahiz eta debekatua izan, hondakin berdeen kanpoan erretzea gure usaietan arrunt sartua da. Alta biziki kutsagarria da karbono dioxido, metano, partikula xehe eta bertze minbizi sortzaile diren substantzia batzu sorrarazten baititu. Substantzia horiek denetan barreaitzen dira, ura, airea, lurra eta azkenean bizidun guziak kaltetuz. Gure osagarria eta ekosistema osoa hunkitzen dute.

Kondutan hartu behar dira ere auzoentzat trabagarri izaiten ahal diren ke eta usainak eta sute arriskuak.

Debekua ez bada errespetatzen ?

Kanpoan hondakin berdeak erretzen dituen presunak 450€ko ixuna ukaiten ahal du.

Gainera auzoak trabatuak baldin badira auziperatzen ahal dute usain trabagarrientzat.