2024ko ikasturte haste hunetan, jakin arazten dautzuegu “Les Alchimistes du Pays Basque” elkartearekin dugun lankidetza, eskolako jantokian sortu biohondakinen biltzeko.

Helburuak hauek dira:

  1. Herriko jarduerek gure ingurunean duten eraginaren murrizteko egiten ditugun indarren segitzea :
      • Elikagaien hondakinak konpostatzearen bidez balorizatzea, erretzea eta lurperatzearen kontra borrokatuz.
      • Gure hondakinek egin kilometroen murrizketa : bildu eta Itsasun berean tratatuko ditu Loreki kooperatibak.
      • Horrela sortu konposta departamenduko laborantzako lurren ontzeko erabilia izanen da baita ere Euskal herriko baratze guzietan, partekatu, partikular edo lekuko elkargoenetan.
  1. Balio sozial handiko lanbide integratzaileen garapenean parte hartzea : « les Alchimistes du Pays Basque » elkartea gizarte erabilgarritasuneko enpresa solidario gisa (ESUS) onartua izan da.

Elkartea identifikatu edukiontziaren bilketaz arduratzen da astero eta edukiontzi arras garbia itzultzen du, sortu hondakin kasik osoa birzikla daiteke, helburua delarik jantokiaren funtzionamenduaren ahal bezain gutiago trabatzea.  Jantokiaren lehen aste hunetan berean hasiko da biohondakinen biltze hau.

Eskerrik asko gure jantokiko langileeri, motibaturik sartu dira prozesu berri hunetan !