Hilerriko heltze erraztasun lanak

Hilerriko heltze erraztasun arauen errespetatzeko obrak Maiatzaren 13tik goiti hasi behar lukete Uztailaren bukaeran bururatzeko. Obra horiek aldizka eginen dira bakotxak bere hilobirat heltzeko ahala ukaiteko gisan . Alabainan, obren beharrentzat gertatzen ahalko da Hilerriko parte batzu ezin hurbilduak izanen direla zonbeit egun edo asteentzat. Nola Hilerria gune minbera den, lan gehienak eskuz eginak izanen…